TRUKEAREN TXOKOA
Osteguna, Urtarrila 26th, 2012
Trukearen txokoa gauzak aldatzeko edo elkarri emateko erabiliko dugu, adibidez CDak, liburuak, errezetak eta abar. Espero dugu erabili ahal izatea!
| Posted in Sailkatugabeak | No Comments »
Just another Blogariak site
Osteguna, Urtarrila 26th, 2012
Trukearen txokoa gauzak aldatzeko edo elkarri emateko erabiliko dugu, adibidez CDak, liburuak, errezetak eta abar. Espero dugu erabili ahal izatea!
| Posted in Sailkatugabeak | No Comments »
Astelehena, Urtarrila 23rd, 2012
Ongi etorriak gure zalantzaren txokora. Txoko honetan zalantza guztiak azaltzen saiatuko gara. Utz itzazue zure zalantzak eta denon artean argituko ditugu.
| Posted in zalantzen txokoa | No Comments »
Ostirala, Urtarrila 20th, 2012
Gaur, blog berria abiatuko dugu Pandoraren kutxari buruz idatziz. Zertan datza Pandoraren kutxa?
Kondairak esaten duen bezala, gauza txarrak sartzeko erabiltzen zen ontziak Pandoraren kutxa zuen izena. Aurten, Pandoraren kutxa gure garaira ekarri eta erabiltzea erabaki dugu. Klasean ikusten ditugun hitz berriak astero sartzen ditugu kutxa batean, guk Pandoraren kutxa izendatu duguna. Eta ostiralero txapelketa bat antolatzen dugu bi talderen artean.
Talde bateko pertsona batek hartzen du hitz bat idatzita duen papertxo bat eta pertsona erausle izan behar da minutu batean bere taldekoei azaltzeko zer den hitz hori aipatu gabe. Asmatzen duen taldeak puntu bat lortzen du baina kontuz tranpatiekin, beste taldeak puntua ostu dezake. Hitzak bukatzean, jokoa amaitzen da. Orduan, talde galtzaileak hurrengo ostiralean hamaiketakoa ekarri behar du. Kontuz pattarekin, jokoa kaltegarria izan liteke!
Ez pentsa Pandoraren kutxa hitzez beteta dagoenik. Denborarekin, ikasi ditugun hitzak bere barnetik botatzen dira ezezaguneei lekua egiteko. Hori bai, ikasteko itxurak ez egin, ez digu akatsik nahi, ulertzen?
Zorte on partaide guztientzat!
Testu honetan 3 hitz eta 3 esaldi daude ezkutatuta. Ea gai zaren bilatzeko!
| Posted in Sailkatugabeak | No Comments »
Ostirala, Urtarrila 20th, 2012
Ika-ko 5 orduko ikastaro bateko 7 lagun gara eta pixkanaka-pixkanaka 8.urratsera heldu gara, oso iaioak garelako. Azkenean profesional petoak izango gara. Blog honetan gure lazka guztiak kontatuko dizkizuegu, kuxeluka. Ez kezkatu, bai, bai, jakina, jakina, gure kanpo ekintzak ere jakingo dituzue!
Taldean 6 neska eta txotxolo bat gara, adin desberdinetakoak. Asko gustatzen zaigu euskaltegitik kanpo joatea, batez ere, jan eta edan. Adibidez, hamaiketakoak egin Iruña eta Hala Bedi tabernetan. Momentuz, ez dugu total eginda bukatu. Auskalo! Agian egunen batean amari esango diogu “Ama, nik kirofanora sartu nahi dut mesedez!”
Ziur aski galdetzen ari zarete zertarako sortu dugun blog hau. Euskararen munduari gure ekarpentxoa egiteko, nagiak ateratzeko.
Irakasleak, testuan, hiru hitz eta hiru esaldi sartzera behartu gaitu. Bakoitzak hitz bat adoptatu du aste honetan. Ezetz asmatu zeintzuk diren!
Anima zaitezte parte hartzera!!
| Posted in Sailkatugabeak | No Comments »
Ostirala, Urtarrila 20th, 2012
Ongi etorri Blogariak.net-era. Hau da zure lehenengo sarrera. Editatu edo ezabatu, eta ondoren hasi blogeatzen!
| Posted in Sailkatugabeak | No Comments »