AURKEZPENA
Ostirala, Urtarrila 20th, 2012
Ika-ko 5 orduko ikastaro bateko 7 lagun gara eta pixkanaka-pixkanaka 8.urratsera heldu gara, oso iaioak garelako. Azkenean profesional petoak izango gara. Blog honetan gure lazka guztiak kontatuko dizkizuegu, kuxeluka. Ez kezkatu, bai, bai, jakina, jakina, gure kanpo ekintzak ere jakingo dituzue!
Taldean 6 neska eta txotxolo bat gara, adin desberdinetakoak. Asko gustatzen zaigu euskaltegitik kanpo joatea, batez ere, jan eta edan. Adibidez, hamaiketakoak egin Iruña eta Hala Bedi tabernetan. Momentuz, ez dugu total eginda bukatu. Auskalo! Agian egunen batean amari esango diogu “Ama, nik kirofanora sartu nahi dut mesedez!”
Ziur aski galdetzen ari zarete zertarako sortu dugun blog hau. Euskararen munduari gure ekarpentxoa egiteko, nagiak ateratzeko.
Irakasleak, testuan, hiru hitz eta hiru esaldi sartzera behartu gaitu. Bakoitzak hitz bat adoptatu du aste honetan. Ezetz asmatu zeintzuk diren!
Anima zaitezte parte hartzera!!
Category : Sailkatugabeak
You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.