PANDORAREN KUTXA
Ostirala, Urtarrila 20th, 2012
Gaur, blog berria abiatuko dugu Pandoraren kutxari buruz idatziz. Zertan datza Pandoraren kutxa?
Kondairak esaten duen bezala, gauza txarrak sartzeko erabiltzen zen ontziak Pandoraren kutxa zuen izena. Aurten, Pandoraren kutxa gure garaira ekarri eta erabiltzea erabaki dugu. Klasean ikusten ditugun hitz berriak astero sartzen ditugu kutxa batean, guk Pandoraren kutxa izendatu duguna. Eta ostiralero txapelketa bat antolatzen dugu bi talderen artean.
Talde bateko pertsona batek hartzen du hitz bat idatzita duen papertxo bat eta pertsona erausle izan behar da minutu batean bere taldekoei azaltzeko zer den hitz hori aipatu gabe. Asmatzen duen taldeak puntu bat lortzen du baina kontuz tranpatiekin, beste taldeak puntua ostu dezake. Hitzak bukatzean, jokoa amaitzen da. Orduan, talde galtzaileak hurrengo ostiralean hamaiketakoa ekarri behar du. Kontuz pattarekin, jokoa kaltegarria izan liteke!
Ez pentsa Pandoraren kutxa hitzez beteta dagoenik. Denborarekin, ikasi ditugun hitzak bere barnetik botatzen dira ezezaguneei lekua egiteko. Hori bai, ikasteko itxurak ez egin, ez digu akatsik nahi, ulertzen?
Zorte on partaide guztientzat!
Testu honetan 3 hitz eta 3 esaldi daude ezkutatuta. Ea gai zaren bilatzeko!
Category : Sailkatugabeak
You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.